Herri arteko autobusak %3,27 garestitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak
Herri arteko autobus publikoetako prezioak %3,27 igotzea baimendu du Eusko Jaurlaritzak. Erregaiaren prezioak gora egin duela eta, autobusak kudeatzen dituzten enpresei sortu zaizkien arazoei aurre egiten lagundu nahi du erabakiarekin Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak. 2007tik, bereziki urte amaieratik, gora ari da etengabe erregaiaren salneurria, eta eskari ugari egin dituzte enpresek prezioak igo eta horren bidez dituzten gastuei aurre egiteko.Prezioak igotzeko baimena atzo agertu zen EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta, ondorioz, indarrean gaur jarriko dela jakinarazi zuten.Prezioak igoko dira, 2009an egingo den igoera aintzakotzat hartuta eta aurtengo apirilaren 1eko prezioak erreferentzia gisara hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu