POLITIKA

Herri batzarrek gaur aukeratuko dute Sortuko zuzendaritza

Alderdiaren eratze prozesua gidatu duen taldeak Hasier Arraiz proposatuko du alderdiko presidente izateko. Gaur zortzi egingo dute Sorturen eratze kongresua, Iruñean.

2013ko otsailaren 16a
11:15
Entzun

Sortuko militanteek gaur aukeratuko dute ezker abertzalearen alderdi berriaren zuzendaritza, 250 herri batzar ingurutan botoa emanda. Alderdiaren eratze prozesua dinamizatu duen taldeak eginiko proposamenak aurrera eginez gero, Hasier Arraiz aukeratuko dute alderdiko presidente. Proposamen horren arabera, Arnaldo Otegi izango litzateke idazkari nagusia, baina espetxean denez, kargu hori hari gorde eta momentuz hutsik uztea nahi dute. 

Nazio, herrialde, eskualde eta herri mailako organoetako ordezkariak izango dira gaur aukeratuko dituztenak. Organo horiek parekideak izan beharko dira, eta kideak, euskaldunak. Gaur zortzi egingo dute alderdia eratzeko kongresua Iruñeko Baluarten, eta orduan izendatuko dituzte gaur hautatuak direnak. 450 ordezkari batuko dira datorren asteko kongresuan.

Arraizez gain, beste kargu batzuetarako ordezkariak ere proposatu dituzte: Idoia Aiastui barne antolaketarako, Juan Jose Petrikorena komunikaziorako, Marisa Alejandro finantzetarako eta Maite Ubiria nazioarteko harremanetarako, besteak beste. Bozeramaile lanetarako proposatu dituzte Pernando Barrena, Amaia Izko, Xabi Larralde, Itziar Ameztoi eta Irune Soto.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.