Bilboko aste nagusia

Herri bazkaria gaur, konpartsen eskutik

Musikak, ikuskizunek, antzerkiek eta txapelketek goizean goizetik piztu dituzte Bilboko kaleak.

2013ko abuztuaren 19a
16:04
Entzun

Bete-betean sartu da Bilbo Aste Nagusian. Hainbat txapelketa egon dira: xake txapelketa, saskibaloi lehiaketa eta 2013ko Aste Nagusiko pilota txapelketa. Kirolak ez ezik, musikak ere girotu ditu Bilboko kaleak: gaitak eta txistuak dantzan jarri dituzte erraldoi eta buruhandiak Areatza inguruan.

12:00etan Bonboklapekin poteoa antolatu du Kaskagorri konpartsak, eta 13:00ean herri bazkarien ordua izan da. Konpartsa bakoitzak herri bazkari propioa antolatu du: trikipoteoa, Txan magoa, paella lehiaketa, euskara ikasleen bazkaria, Euskal Herriko nekazari gazteen bazkaria...

Arratsaldeko 19:00etan, Goi-Alde Erandioko dantza taldea Plaza Barriko oholtza gainera igoko da. Ordu berean, umeentzako antzerkia eskainiko dute Kiki, Koko eta Moko pailazoek Gas plazan, Txintxilintxin, bakea egin ikuskizunarekin. Ondoren, triki-bertso kalejirak musika jarriko du Zazpikaleetan: Amets Arzallusek, Onintza Enbeitiak, Iratxe Ibarrak eta Etxaun Lekuek kantatuko dute.

Kontzertuak

Askotariko musikak beteko ditu Bilboko hainbat toki. Kaskagorri konpartsan, 3Gabe2k joko du 20:00etan, eta ordubete geroago, DJ Luis Carlos el Pozok musika jarriko du Pergolan.

Kontzertu eta kontzertu artean, 22:45ean, su festaren 23. txapelketari ekingo dio Foti Int. Fireworks Australiako etxeak. Su festa amaituta, kontzertuak hasiko dira berriro, bereziki konpartsen guneetan, besteak beste: Naste Borraste, Rosca-Chapa, The Bardulians, Anai-Arrebak, Gozo-Gozo, Zuloak, Skasti eta Makala Jazz Funk Band.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.