komuNIKAZIOA

Herri ekimeneko euskal hedabideak, Bizkaiko Aldundiarekin

Duela bi aste Jaurlaritzari bezala, hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diete Kultura diputatu Josune Ariztondori eta Euskara zuzendari Miren Dobarani. Hilaren 18an Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanorekin bilduko dira.

2012ko maiatzaren 7a
20:49
Entzun

Herri ekimeneko euskal hedabideak, duela bi aste Eusko Jaurlaritzan egon ostean, Bizkaiko Foru Aldundian izan dira gaur euren diagnostikoa aurkezten, Kultura diputatu Josune Ariztondorekin eta Euskara zuzendari Miren Dobaranekin. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, BERRIA Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira.

Jaurlaritzari bezala, hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote Aldundiari eta, besteak beste, honoko eskaera zehatzak egin dizkio: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala.

Sektorea barne mailan ematen ari den pausoen berri ere eman diete Letonak, Arregik eta Irizarrek; esaterako, sektorea egituratzeko ematen ari diren pausoen berri.

Hilaren 18an Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanorekin egingo dute bilera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.