komunikabideak

Herri ekimeneko euskal hedabideek diagnostikoa aurkeztu diote Jaurlaritzari

Bilera egin dute Gasteizen. Besteak beste, hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote.

2012ko apirilaren 25a
16:21
Entzun

Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztutako sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua aurkeztu dizkiete gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgelli eta Hizkuntz Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendiri, Gasteizen.

Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, BERRIA Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom elkarteko lehendakari Mikel Irizar izan dira. Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote eta, besteak beste, honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala, eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala. 

Euskal hedabideek martxoaren 13an aurkeztu zituzten diagnostikoa eta dokumentua Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.