Herri ekimeneko hainbat hedabidek, besteak beste BERRIAk, elkarlanean jorratuko dute giza katea

[YouTube]http://youtu.be/DckIa-yDCSo[/YouTube]

2014ko maiatzaren 29a
11:45
Entzun

Elkarlanean ariko diren hedabideek hau diote oharrean: "Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara"; hala adierazi dute elkartu diren hedabideek, BERRIA ere tartean da, horren berri emateko atera duten oharrean.

Ekainaren 8rako Gure Esku Dago-k antolatutako giza katearen berri zuzenean emango dute elkarlanean aritzeko elkartu diren herri ekimeneko hedabideotan. Horretarako, hainbat ekimen ari dira garatzen: sare sozialetan jarraipen koordinatua, giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa, irrati bidez entzungo den eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko duten ikus-entzunezko saioa, gaueko ordubeteko telebista saioa egunak utzi duen onenaren laburpen gisa, eta denon artean grabatutako irudirik onenekin, bideo laburpen bat sarean zabaltzeko.

Gainera, giza katea dokumentatuko dute, argazkiz eta ikus-entzunezko formatuetan, lurretik eta airetik.

Hauek dira elkarlanean aritzeko elkartu diren hedabideak: AhotsaAiaraldea, Anboto, Argia, Arrosa sarea, Barren, BERRIA, Goiena, GoierriTB, Guaixe, Hamaika Telebista, HitzaHitzondo, Info7, Librean zuzenekoak, NaizPiztuTolosaldeko Ataria, Tokikom, Topatu eta 25 Geltokia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.