EUSKAL HERRIA

Herri eta hiri anitzetako alkateak izango dira Donostiako bake konferentzian

Gatazkan bizi diren herrietako alkateak eta gatazka gainditu dutenetakoak elkartuko dira Gipuzkoako hiriburuan, urriaren 10ean eta 11n. Besteak beste, Bartzelona, Belfast eta Diyarbakirreko alkateek hiri horietako bizipenak partekatuko dituzte. Bideoa: biltzarraren aurkezpena (Donostia Gaur). [Youtube]http://youtu.be/Ek3War0ot40[/Youtube]

2013ko irailaren 9a
21:17
Entzun

Gaur aurkeztu dute urriaren 10ean eta 11n egingo duten Bakearen aldeko Alkateen Konferentzia. Behin-behineko egitaraua aurkeztu du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta jakinarazi du bertan izango direla munduko hainbat lekutako alkateak

Iroshiman (Japonia) aurkeztu zuen konferentzia Izagirrek, eta gaur eman ditu biltzarraren inguruko xehetasun gehiago. Hiru atal izango ditu: aurkezpena Aieteko Jauregian egingo dute, eta erakundeetako ordezkariez gain, bertan izango da Carlos Villan Duran, Giza Eskubideetarako Nazioarteko Zuzenbiderako Espainiako Elkarteko presidentea.

Lehen lantaldea Kursaalean elkartuko da, eta gatazken konponbideetan aditu diren hainbat lagun elkartuko ditu. Bigarrenean, berriz, gatazkan bizi diren hainbat hiritako alkateak batuko dira. Horien artean izango dira Osman Baydemir Diyarbakir Turkiaren mendeko Kurdistango hiriburuko alkatea eta Dajlako (Sahara) gobernadorea.

Gatazkak gainditu dituzten hirietako alkateak elkartzea izango du xede hirugarren lantaldeak. Belfast (Irlanda iparraldea), Durban (Hegoafrika)  eta Cochabambako (Bolivia) alkateek bat egingo dute lantalde horretan. Horiek ez ezik, Boise (AEB), Rosario (Argentina) eta Bartzelonako alkateek ere hartuko dute parte gatazken konponbiderako ekinaldi ugariren sustatzaile gisa.

Izagirrek azaldu duenez, "denok dugu eskaintzeko zer edo zer, eta ikasteko asko". Vicente Zaragueta konferentziaren batzordeko buruak, berriz, erantsi du bakea "azkeneraino" eraman behar dela, "Euskal Herriarentzat eta Espainiarentzat ona delako".

Biltzarrean parte hartzeko izena eman dezakete erakunde soziopolitikoek eta unibertsitate ikasleek, donostiapeace.com webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.