politika

Herri galdeketaren aldarrikapena izango da Batasunaren agenda politikoaren ardatza

Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikideak jakinarazi duenez, ardatz nagusi baten inguruan harilkatuko da etorkizunean beren agenda politikoa: herri galdeketaren aldarrikapenaren inguruan. Otegik esan du Euskal Herriko gatazka konpontzeko ezinbestekoa da "sustraietara" jotzea, eta, halaber, elkarrizketa prozesu baten ondorioz sor daitekeen akordioa herritarrei galdetuz ebaztea. Aldarrikapen hori zabaltzeko, manifestazioak egingo dituzte hiriburuetako festen testuinguruan: larunbatean Gasteizen, igandean Donostian eta hilaren 20an Bilbon. 'Herriari galdetu' izango da guztietako leloa.

2004ko abuztuaren 3a
16:49
Entzun
Gasteizko manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da, eta Donostiakoa, berriz, 19:00etan.

Otegik azpimarratu du Euskal Herriko gatazka konpontzeko lau baldintza edo mailatako prozesu bat eraman behar dela aurrera. Lehen-lehenik, borondatea behar dela adierazi du; ondoren, elkarrizketa abiatu behar dela, baldintzarik eta mugarik gabekoa; hirugarrenez, akordiotara iristea ezinbestekoa dela esan du, hots, kontsentsua erdiestera; azkenik, akordio horri buruzko galdeketa egin beharko litzatekeela nabarmendu du, hartara herritarren onespena jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.