Gorenak bost gazteei Auzitegi Nazionalak ezarri zien sei urteko espetxe zigorra aztertuko du. Segiko eta Ekineko kide izatea leporatuta ezarri zieten zigorra. Gaur hainbat lagun bildu dira Gaztelu plazan babesa adierazteko.
Bilkuraren helburua Espainiako eta Frantziako estatuei "atxiloketa, inkomunikazio eta tortura garaiak" pasa direla esatea zen, eta orain arteko bidean jarraituz gero, "herri duin batekin" topo egingo dutela esatea.