Mobilizazioa "jendetsua eta arrakastatsua" izango dela ziur dira antolatzaileak, nahiz eta salatu duten Iruñeko Udalak oztopoak jarri dizkiela: "Eskubide zibil eta politikoen defentsa ez omen dute guztiek begi onez ikusten. Manifestaldiaren ibilbidea egiteko baimena dugu, noski, baina Iruñeko udalak ez digu baimenik eman manifestaldiaren bukaeran megafonia eta eskenatokia jartzeko". Oroitarazi dutenez, udalak "inoiz" ez du trabarik jartzen manifestaldien bukaeretan megafonia jartzeko.
Azken egunetan publiko egin den bideo batean, Luis Goñi gordeta den gazte barañaindarrak adierazi du Iruñean izango dela bihar. Espainiako auzitegiek sei urteko espetxe zigorra ezarri diete Goñiri eta Xabier Sagardoi Xapo-ri, Segi-ko kideak izatea egotzita. Irailaren 29an atxilotu zuten Sagardoi.
[Youtube]http://youtu.be/14mFAFhWpmA[/Youtube]
Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren esanetan, Goñi topatuz gero manifestazioa "baino lehen, egin bitartean edo ondoren" atxilotuko dute.