BIHAR BERRIA-N

Herri harresien "ederraz eta gogorraz"

Herri harresietan atxilotuak izan ziren, eta azken aste eta hilabeteetan libre geratu dira Ekaitz Ibero, Urtza Alkorta eta Ibon Esteban. Hirurak elkartu ditu BERRIAk, eta bihar argitaratuko du haien testigantzak jasotzen dituen erreportajea.

Ibon Esteban, Urtza Akorta eta Ekaitz Ibero, Donostiako kaian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 18a
07:13
Entzun

2013ko apirilean atxilotu zuten Ekaitz Ibero, Donostiako Bulebarrean. Hilabete geroago atzeman zuten Urtza Alkorta, Ondarroan (Bizkaia), eta iazko maiatzean Ibon Esteban, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Alkorta iazko azaroan irten zen kartzelatik, eta abenduan Esteban. Ibero joan den hilean geratu zen libre. Hirurak kalean, Donostiako Bulebarrean elkartu ditu Hodei Iruretagoiena BERRIAko kazetariak.

Espetxealdia, herri harresien dinamika, herritarren babesa eta abar izan dituzte hizpide. Hunkituta mintzatzen dira bizitakoa gogoratzean: "Jendea horrela ikustea oso gogorra egin zitzaidan; bere edertasunean, oso gogorra".

Aurrekariak bazeuden ere, Donostiakoa mugarria izan zen, eta hala gogoratzen dute. Ibero: "Harrituta geratu nintzen nola atera zen dena. Iritsi egin ziren jendearengana". Alkortak aitortu du "bertigo puntu bat" zuela, baina ezkutalekutik irten eta herriko zumardira irtetean uxatu zitzaion.

Estebanek Ertzaintza du gogoan, nola ari zen Auzitegi Nazionalera deika beste herri harresi bat saihesteko. Azkenean, auziko bost absolbitu zituzten, eta beste biri zigorra bi urtera murriztu: "Ertzaintzaren erruz egon gara kartzelan zazpi hilabete hauetan".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.