Euskal presoak

Herri plataformek euskal presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute udaletan

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzeko mozioak sartzen saiatuko dira Euskal Herriko udaletan Herri plataformak. Bilboko Herria Aurrera plataformako Arantza Urkaregik eta Gasteiz Izaneko Amparo Lasherasek azaldu dutenez, "euskal presoek Euskal Herrian egon behar dute, gatazkaren konponbide prozesuan parte hartzeko".

2005eko urtarrilaren 10a
14:41
Entzun
Esan dutenez, plataforma bakoitzak erabakiko du udalean mozioa sartzeko zein bide hartu. Hala ere, azaldu dutenez, egiteko modurik logikoena beste alderdi baten bidez izango litzateke.

Mozioan eukal presoek "gatazkaren konponbiderako prozesuan parte hartzeko duten eskubidea" defendatzen da, eta horretarako, presoak Euskal Herrian egotea ezinbestekoa dela azpimarratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.