euskara

Herri Urrats, jendetza hartzeko prest bihar

Uholdeen ondorioz lan ugari egin behar izan dute ibilbidea atontzeko.

2007ko maiatzaren 12a
18:14
Entzun
Herri Urratsek aurten ere ez du hutsik eginen, lehengo astean Senperen (Lapurdi) uholdeak oso handiak izan ziren arren. Euskaltzaleek, ordea, egunotan lan asko egin dute bihar euskararen aldeko festa egin dadin eta, Serge Zudaire Herri Urratseko presidenteak esan duen bezala, "gai gara datorren jende guztiari harrera egiteko".

Biharko, gainera, eguraldi ona iragarri dute.

Aldaketa bakarra 'Nafarroa' gunean eginen dute, sarrera nagusiaren parean. Urak kontzertuen gunea suntsitu du, eta ezinezkoa izan zaie konponketa hori epe laburrean egitea. Beraz, goiko aparkaleku nagusian jarriko dute gunea, orain artean hautetsientzako atxikitzen zuten tokian. Oinez jin beharko du jendeak hara.

Herri Urratseko antolatzaileek eskertu egin nahi dituzte senperetarrak, asko lagundu dietelako egunotan, nahiz eta haiek ere etxean kalteak pairatu uholdeengatik. Hala, sarrera nagusian kutxa jarriko dute Senpereko herriari laguntza emateko. Festako beste etekinak, Xalbador Kanboko ikastegiko zarharberritze lanak egiteko erabiliko dituzte, baita Bernat Etxepare Baionako lizeoa handitzeko ere.

Egitaraua

Araba. Jojo Bordagarai eta haren taldea, gaiteroak, Garaztarap, dantzak, Officina Zoe (Italiako taldea), Anje Duhalde eta Root System.

Gipuzkoa. Musika klasikoa, Afrikako dantzak, Taraf Goulamas (tziganoen musika), Zpeiz Mukaki eta Azika.

Lapurdi. Bertsolariak, Kokin, Peio ta Pantxoa, Willys Drumond, Kerobia eta Zea Mays.

Nafarroa. 667, Garaztarap, Une, Eraso, Gatibu eta Zipotzero.

Haurren txokoa. Lapurdiko haur kantu txapelketako kantariak, Haurrock, Garazi eta Zuberoako bertso eskolako haurrak eta pailazoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.