Plataforma abertzaleak bilbotar guztiak datorren ostegunean konpartsek ikurrinariegingo dioten omenaldian parte hartzera gonbidatu ditu, eta balkoietan ikurrina jartzeko eskaera egin du.
Azken bi urteetan ez da liskarrik egon Bilboko Aste Nagusiko egunik handienean, non bertako udaletxean bandera guztiak inarrosten diren.
Bilboko Aste Nagusia
'Herria Aurrera' plataformak Espainiako bandera ez inarrosteko eskatu dio Azkunari
Bilboko Aste Nagusiko egunik handienean, datorren abuztuaren 25ean, Espainiako bandera ez inarrosteko eskatu dio 'Herria Aurrera' plataformak Iñaki Azkuna Bilboko alkateari. Gaur egindako prentsaurrekoan "Bilboko udaletxean ezarpenaren sinboloa" ez jartzeko eskatu diote Azkunari, eta "ikurrinari merezi duen lekua" emateko galdatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu