Batasunaren ilegalizazioa

Herria Aurrerak "lapurtzat jo" ditu EAJ eta EA, "herriaren borondatea ez betetzeagatik"

Herria Aurrerak "lapurtzat jo" ditu EAJ eta EA, "herriaren borondatea ez betetzeagatik" , Bilboko Sabin Etxean egin duten elkarretaratzean. Ekitaldi horretan, besteak beste, Herria Aurrera taldeko Arantza Zulueta, AUB taldeko Jose Ramon Etxebarria eta SAko parlamentario Jone Goirizelaia izan dira. Bilboko plataformako partaideek esan dutenaren arabera, euren "apostua" Euskal Herriko herritarren eskubide demokratikoak berreskuratzea da.

2003ko abuztuaren 14a
15:23
Entzun
Jose Ramon Etxebarriak esan duenaren arabera, EAJ eta EAk euren hitzaldietan "herriaren nahia errespetatzeko proposamena" daukatela adierazten dute, eta hori lortzeko bidea Ibarretxe plana dela diote. "Aldi berean, hauteskundeetan ez dute herriaren borondatea errespetatzen", adierazi du Etxebarriak.

"Demokraziarik ez dagoen mementoan gaude, apartheid egoeran eta hori salatzen ez gara aspertuko. Bi aukera daude: bata arazoa konpontzea eta bestea, bizi garen apartheid egoera luzatzea", esan du AUBko kideak. Etxebarriaren iritziz, EAJ eta EA apartheid egoeran murgilduta daude, gizarte zati baten kontra. "Lapur batzuk dira, hiztegian ez dago besteen lekua betetzen duenari deitzeko beste izenik", esan du Etxeberriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.