Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du bat egingo duela hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ahaleginean, eta iragarri du lagundu egingo diela batere zaborrik ez sortzeko politikak ezarri nahi dituzten herriei. Esan du «Gipuzkoa garbi, eder eta osasuntsu bat» eraikiko duela.
Europako Zero Zabor sareak asteburuan Donostian eginiko topaketaren balantzea egin zuten atzo diputazioak eta sareak berak. Eztabaida «aberatsa» izan da eta emaitza «emankorrak» atera dira jardunaldietatik, Ainhoa Iraola Gipuzkoako Ingurumen zuzendariaren esanetan: «Ikusi dugu zaborrik ez sortzeko politikak mundu osoan hedatuak daudela». Iraolak kritika egin zien EAJri, PSE -EEri eta PPri, topaketara joan ez eta eztabaidari uko egin diotelakoan.
Pal Martensson Suediako Kretsloppskontoret berrerabilpen zentroko koordinatzaileak, berriz, nabarmendu du Hernaniko, Usurbilgo, Antzuolako eta Oiartzungo bilketa sistema, atez atekoa, «aitzindaria» dela.
Herriei lagunduko die Gipuzkoak, batere zaborrik ez sortzeko politika ezarriz gero
Europako Zero Zabor Topaketak eztabaida «aberatsa» eta emaitza «emankorrak» sortu ditu, aldundiaren ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu