Herrika eginen dute Ozazetik Ortzaizera, Korrika ordezkatzeko

Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Euskararen alde lasterka arituko dira igandean Ozaze (Zuberoa) eta Ortzaize (Nafarroa Behera) artean eginen duten Herrika egitasmoan. Bi probintzietako gazte euskaltzale batzuek antolatu dute, Korrika bertan behera gelditu izanak utzitako hutsuneari erantzuteko. «Ikastoletako ikasleak gara gehienak, eta txikitatik ohitura hori badugu Korrikan parte hartzekoa. Sinbolikoki biziki polita da herriz herri euskararen alde lasterka aritzea», esplikatu du antolatzaileetako batek.

Ez dute baimen ofizialik eskatu, eta horregatik osasun neurriak arintzea itxaron dute Herrika egin ahal izateko. AEK-k antolatzen duen Korrikaren elementu guziak izanen ditu: lekukoa, mezua... Kilometroak saltzea «konplikatuegia» zen, baina tixertak salduko dituzte, Korrikan bizkarrekoak bezala. Irabazi guziak AEKrentzat izanen dira. Herrika-ren bukaeran ekitaldi kultural bat eginen dute Ortzaizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.