Herri Bozak

Herriko bozen bigarren itzulia atzeratzea erabaki du Macronek

Koronabirusaren krisiak eragin du erabakia. Herritarrei etxean geratzeko eskatu die Macronek

jarraia178907.jpg
2020ko martxoaren 16a
20:24
Entzun

Agerraldi berezia egin du Frantziako presidente Emmanuel Macronek telebista bidez. Esan duenez, izurrietan adituak diren zenbaitekin hitz eginda erabaki zuen atzoko herri bozen lehenengo itzuliari eustea, eta eskerrak eman dizkie horretan parte hartu zuten guztiei. Haatik, adituek gomendatuta, datorren igandean egitekoa zen bigarren itzulia atzeratzea erabaki duela adierazi du. Ez du esan noiz arte, baina herritarrei etxean geratzeko eskatu die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.