Sexu erasoa

Herriko festetan emakumezko batek izandako sexu erasoa salatu dute Loiun

Hainbat lagun elkartu dira herriko plazan. Erasoa ikertzen ari da Ertzaintza.

2018ko uztailaren 1a
10:00
Entzun

Ostiralean, herriko jaietan erasoa egin ziotela salatu du emakumezko batek, eta salaketa harekin bat eginez, elkarretaratze jendetsua egin dute Loiuko (Bizkaia) plazan.

Josu Fernandez Arroiabe alkatea elkarretaratzean izan da, eta gogor salatu du erasoa. Emakumezkoa herritarra dela esan du. Udalean erasoa salatzeko adierazpen instituzionala onartu dute gaur, eta laguntza eskaini diete biktimari eta bere inguruari.

Goizaldean taberna eta txosnak itxi dituzte ordu laurdenez, erasoa salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.