Carlos Urkijo PPko legebiltzarkideak i=herriko taberna=i guztiak ixteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Haren esanetan, itxiera horiekin "ekintzen bitartez ETAren zigorgabetasunarekin amaituko" litzateke.
"Terrorismoa baztertzeko" PP eta PSE-EEk egindako akordioaren baitan kokatu du Urkijok eskaera hori. Izan ere, haren ustez, "ETAri eta presoei babesa emateko" guneak dira i=herriko tabernak=i.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailari i=herriko tabernen=i aurka hartuko dituen neurrien inguruan galdetu dio.
'Herriko taberna' guztiak ixteko eskatu dio PPk Jaurlaritzari
"ETAri eta presoei babesa emateko" guneak dira 'herriko tabernak' Carlos Urkijo PPko legebiltzarkidearen ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu