'Herriko tabernak'

'Herriko tabernen' aurkako neurriak hartzearen kontra dago Espainiako Fiskaltza

=i Herriko tabernen =i eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko "nahikoa froga" ez dagoela iruditzen zaio Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzari, eta beraz, taberna eta elkarte horiek enbargatzearen edo ixtearen kontra agertu da. =i El Mundo =i eta =i El Pais =i egunkariek dakarte berria.

2006ko azaroaren 22a
16:21
Entzun
Egunkari horiek diotenez, fiskaltzak txostena bidali zion atzo Espainiako Auzitegi Gorenari, "momentuz" Herriko tabernen kontraekiteko "froga nahikorik" ez dagoela esanaz.

Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde-Pumpidoren hurrengoa den Juan Jose Martinen sinadura du txostenak, eta txosten horrek dudan jartzen du Espainiako Auzitegi Gorenak orain arte gai honekin izan duen argumentu nagusia. Duela hilabete eman zuen agindua auzitegi horrek =i Herriko taberna guztietan sartu eta haietako inbentarioak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.