'Herriko tabernen' auzia urtarrilean aztertzen segituko du Gorenak

ERREDAKZIOA
2006ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko Sala Bereziak urtarrilean jarraituko du herriko tabernen inbentarioa agindu zuen ebazpenaren inguruan aldeek igorri dituzten txostenak aztertzen. Goreneko iturriek jakitera eman dutenez,Sala Berezia osatzen duten 16 epaileak lau bat orduz bildu ziren atzo eta Joaquin Samper magistratuak auziaren «egungo egoeraren» berri eman zien gainerako epaileei, herriko tabernetan sartzea eta inbentarioak egitea agindu eta gero.

Herriko tabernak Batasunarenak diren ala ez erabaki behar du Gorenak, baita bertako ondasunak eta eskubideak bahitu eta egoitzak itxi behar diren edo ez. Estatuko Fiskaltzak eta Abokatuak Gorenari adierazi diote badaezpadako neurririk hartu aurretik herriko tabernetako jabe, zuzendari edota bestelako ordezkaritza karguak dituztenei deklaratzera deitu beharko litzaiekeela.

Hartara, Sala Bereziak ez du inolako erabakirik hartu momentuz, eta ziurrenik urtarrila hasiera arte ez da berriro bilduko auzia eztabaidatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.