'35/02 auzia'

'Herriko tabernen' auziko epaiketarako tramiteak amaitu ditu Auzitegi Nazionalak

Ehundik gora herriko tabernari onartu egin die bakoitzak bere defentsa izateko eta beren burua banaka defendatzeko eskubidea. Gaur kaleratu duen autoarekin, Auzitegi Nazionala amaitzen ari da epaiketa egin aurretik egin beharreko tramite guztiak. Epaiketa aurtengo udaberrian egitea espero da. Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Joseba Permach daude auzi honetan, besteak beste.

Oihana Elduaien Uranga.
2013ko urtarrilaren 25a
17:21
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalean aurrera doaz herriko tabernen auziko edo 35/02 auziko tramiteak. Auzitegiko Bigarren Zigor Salak onartu egin die ehundik gora herriko tabernari bakoitzak bere defentsa propioa edukitzeko eskubidea, hasiera batean guztiak abokatu bakarrak eta taldean defendatu beharko zituela esan zuen arren. Taberna horiei bost eguneko epea jarri die beren defentsa aurkez dezaten.

Gauzak horrela, Auzitegi Nazionalean ate-joka dago 35/02 sumarioko epaiketa. Batasuneko kide izanda herriko tabernak baliatuz ETA diruz hornitzea egozten die fiskalak 40 laguni. "ETAren enpresa handi bat" izatea egotzita abiatu zuen auzia Baltasar Garzon epaileak 2002an, eta epaiketarik ez da egin oraindik orain. ETAko kide izatea egotzita epaituko dituzte. Auzia abiatu zuenean, Batasunaren egoitza guztiak ixteko agindu zuen Garzonek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.