Lekukoek BERRIA.INFOri agertu diotenez, gzioeko zortziak pasatxo zirela agertu da Ertzaintza Ondoarroako (Bizkaia) Uxola elkartera, eta atea behera botata sartu dira barrura. Gainera, sarraila aldatu diotela adierazi dute, eta zenbait tira-biraren ondoren lortu dutela elkarteko arduradunek giltza berria. Kanpoan jende talde bat bildu da gertatzen ari zena salatzeko.
Bermeoko (Bizkaia) herriko tabernara ere sartu dira, Busturialdeko HITZAk agertu duenez. Eta Oiartzungo (Gipuzkoa) Makutso tabernara ere bai Oarsoaldeko HITZA-k jaso duenez.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz batzorde judizialak herriko tabernen inbentarioa egiten ari dira, Baltasar Garzonek gidatzen duen Batasunaren kontrako auziaren baitan. Batzorde judizial horiek Guardia Zibilen laguntzarekin sartu dira herriko taberna batzuetara, eta Ertzaintzarekin beste batzuetara. Dagoeneko ehun baino gehiagotara sartu dira.
Politika
'Herriko tabernetako' inbentarioa egiten jarraitzen du Ertzaintzak
BERRIA.INFOk jakin ahal izan duenez, Ondarroan eta Bermeon (Bizkaia), eta Oiartzunen (Gipuzkoa) sartu dira =i herriko tabernetara=i.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu