Espainiako Auzitegi Nazionalak Herrikoen auziari dagokionez Arnaldo Otegi espetxean mantentzeko arrazorik ez dagoela ebatzi du. Ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzi dio Auzitegi Nazionalak, eta auzi horri dagokionez, kalean behar luke. Otegik, ordea, Bateragune auziagatik behinik behin jarraitu beharko du espetxean.
Auzitegi Nazionalak autoa atera du gaur, eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela ebazteaz gain, "delitua errepikatzeko arriskua murriztu" egin dela iritzi dio, eta gaur egun horregatik ez dagoela espetxean Otegi mantentzeko beharrik gaineratu du..
Ez balitz beste auzi bategatik ere espetxean egongo, hala ere, 50.000 euroko fidantza ordaindu beharko lituzke Otegik, eta astean behin auzitegitik pasa beharko luke. Autoan Otegiri Auzitegi Gorenak legez kanpo utzitako erakundeen bilera, manifestazio eta ekitaldi publikoetan parte hartzea debekatzen zaio.
Herrikoen auzian ETAren finantzaketa ikertzen ari da Auzitegi Nazionala.