EUSKAL PRESOAK

Herrira: “Garaia da; Euskal Herrian bakerako aukerak behar dira”

'Parot doktrina' bertan behera uzteko eskatu du Herrira-k. “Euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak” gainditzeko beharra nabarmendu du.

2013ko otsailaren 22a
15:11
Entzun

Hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, elkarretaratze berezia egin dute Herrira-ko kideek hiriburuetan. Datorren martxoaren 20an, Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines de Rio euskal herritarraren auzia berraztertzearen harira egin dute gaurkoa.

Del Riok espetxean 25 urte daramatza, 2008an bete zuen zigorra, baina Parot doktrina edo 197/2006 doktrinaezarri zioten eta espetxean jarraitzen du.“Espainiako Estatuak euskal preso politikoen eskubideen kontrako urratze larriak egiten ditu, milaka pertsonaren sufrimendua elikatzeko eta Euskal Herrian abian den konponbiderako prozesua oztopatzeko helburuekin”, salatu dute Herrira-ko kideek elkarretaratzean. “Euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak” gainditzeko beharra nabarmendu du Herrira-k, eta euskal gizartearen gehiengoak ere hori nahi duela ziurtatu du. “Halaxe ikusi zen Bilbon, joan den urtarrilaren 12ko manifestazio historiko eta jendetsuan. Horrenbestez, hauxe da Europako erakundeei helarazi nahi diegun herritarren agindua: giza eskubideak, konponbidea, bakea”. Doktrinaren behin betiko desagerpena ezinbestekoa iruditzen zaio Herrira-ri.

“Bai, Ines del Rioren eta beste euskal preso politikoen askatasunari. Haien giza eskubideen errespetuaren alde eta Euskal Herrian konponbiderako prozesu baten alde. Gure herriak ez ezik, Europa osoak ere hala behar duelako”, gaineratu du Herriak. Euskal Herrian bakerako aukerak beharrezkoak direla esan dute amaitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.