Euskal presoak

Herrira-k 6.000 lagun bildu nahi ditu larunbatean Durangon egingo duen 'mobilipdupzioa'-n

Presoen eskubideen aldeko mobilizazio berezi eta ikusgarria antolatu du, urtarrilaren 12rako antolatzen ari den nazio manifestazioari begirako beroketa gisa. Durangoko Landako gunetik abiatuko da ekimena abenduaren 8an, 15:00etan.

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2012ko abenduaren 3a
15:01
Entzun

Euskal preso eta iheslarien eskubideekiko errespetua aldarrikatu, eta Espainiako zein Frantziako gobernuei konponbiderako bidera batu daitezela eskatzeko antolatu du larunbaterako ekitaldia Herrira-k. Baina ez da nolanahiko mobilizazioa izango. Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kultur ukitu alaia izango du protestak. Milaka herritar kalean bildu, eta presoen eskubideen alde dantzan jarri nahi ditu Herrira-k. Mobilizazioa grabatu, eta lipdub-a osatuko du ondoren.

Gidoia, musika eta protagonismo berezia izango duten lagunak lotuak ditu presoen eskubideen aldeko elkarteak. Horien artean izango dira musikariak, bertsolariak, antzezleak, eskalatzaileak, akrobatak, pailazoak eta abar, 11 gunetan banatuta. Grabazioa mobilizazio handi bihurtzeko, ordea, milaka herritar behar dituzte, eta bertan parte hartzeko eskatu dute antolatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.