Herrira-k arrazoi politikoengatik espetxeratuta daudenen eskubideak aldarrikatu ditu

2013ko apirilaren 17a
17:12
Entzun

Preso politikoen egunaren harira, Herrira mugimenduak azpimarratu du auziari "irtenbide integral eta eraginkor bat emateak gatazka politikoen konponbidean duen garrantzia". Salatu "eguneroko eskubide urraketa" pairatzen dutela preso politikoek.

"Azken urteetan kasu lazgarri eta eskubide urraketaren berri izan dugu, bai euskal preso politikoei dagokienean zein planetako beste hainbat lekutik. Herriraren ustez, herrialde eta gatazka bakoitzaren berezitasunetik abiatuta, ezinbestekoa da preso politikoen existentziari amaiera ematea munduko hainbat lekutan oinarrizko eskubideen bermea eman eta bakeari ateak parez pare zabaltzeko", adierazi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.