Herrira-k dio "Espainiaren ahuleziaren isla" dela jasandako polizia operazioa

"Espainiako Estatuak gatazkaren konponketa oztopatu nahi duela argi geratu da asteleheneko polizia operazioarekin". Hala adierazi dute Herrira-ko ordezkariek goiz honetan Baionan egindako prentsaurrekoan. Ipar Euskal Herriko Herrira-ko militanteek lanean segitzeko gogoa berretsi dute. 

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko urriaren 3a
18:51
Entzun

"Argi geratu da [Espainia] beldur dela Euskal Herriko herri eta hiri guztietan mobilizazioak loratzeko Herrira-k duen gaitasunaz. Horregatik da erasoa hain bortitza eta zuzena izan". Horrez gain, Herrira-ko Ipar Euskal Herriko ordezkariek zehaztu dute argi geratu dela Espainiako Estatuak gatazkaren konponketa oztopatu nahi duela ere.

Taubira Frantziako Justizia ministroari galdera bat egin diote: "Orain arteko jarrera alde batera utziz, noiz kokatuko da bake prozesuaren alde Frantzia?".

Herrira "zabala, aniztuna eta legala" dela oroitarazi dute. Lanean segitzeko gogoa berretsi dute goiz honetan, ozen, 30 bat militantek. Larunbatean Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia egin dute herritar eta eragile soziopolitiko guztiei. Manifestazio horren berri emateko antolatu prentsaurrekoa "eredugarritzat" jo dute Herrira-ko militanteek: "Preso eta iheslarien gaia haien esku hartzen dutela jakinaraziz, erasoari erantzuten jakin dute Hego Euskal Herriko hainbat eragile soziopolitikok". Ipar Euskal Herriko eragileei ere inplikatzeko eskatu die Herrira-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.