euskal presoak

Herrira-k dio Goazen Plazara ekinaldia "arnasaldia" izan dela aurrera begira egin beharreko lanetarako

Larunbatean presoen eskubideen alde Euskal Herriko plazetara irteteko deialdiaren lehen balorazioa egin du mugimenduak. 30.000 lagun inguru irten ziren kalera. Bihar balorazio zabalagoa egingo du Herrira-k.

2012ko maiatzaren 21a
16:02
Entzun

Herrira mugimenduak larunbatean antolatutako Goazen Plazara ekinaldiaren "arrakasta" azpimarratu du lehen balorazioan. Herrira-ren arabera, ekimena "arnasaldia" izan da aurrera begira egin beharreko lanerako. "Oraindik bide luzea izan arren, iritsiko gara bi gobernuak [Espainiakoa eta Frantziakoa] mugitzera".

30.000 lagun inguru irten ziren Euskal Herriko plazetara presoen eskubideen alde, eta elkarretaratzeak ez ezik, askotariko jarduerak ere egin zituzten: mosaikoak, flashmob-ak, lipdub-ak, herri kirolak, herri lasterketak, erakusketak, bazkariak, zozketak… 

Herri bilguneek egindako lana azpimarratu du mugimenduak, eta eskerrak eman dizkie ekimenarekin bat egin zuten lagun eta eragile guztiei. "Espazio ezberdinak sortuz presoen afera txoko guztietara zabaltzea da gure nahia, eta horretarako prest dauden herritar guztiekin kontatzen dugu", adierazi dute.

"Beste behin ere, euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak euskal gizartearen baitan atxikimendu eta babes handia duela argi geratu zen", gaineratu dute. 

Bihar Gasteizen balorazio zabalagoa egingo du Herrira-k, Jimmy Jazz aretoan, 11:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.