Herrira-k manifestazio nazional bat antolatu du larunbaterako Bilbon

2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Larunbat goizerako manifestazio bat antolatu du Herrira mugimenduak.Bilbon izango da, goizeko 12:30ean, eta «urgentziazko mobilizazio orokor» gisa izendatu dute. Euskalduna jauregitik Moyua plazarainoko ibilbidea egingo du. Herrira-k adierazi du larri gaixo diren presoak askatzeko ezinbestekoa izango dela gizarteak «giza eskubideen alde eta konponbidearen eta bakearen alde» parte hartzea.

Joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioa jendetsua izan zen. Bertan, pilota Espainiako Gobernuaren teilatuan dagoela aldarrikatu zuten milaka herritarrek. Oraingoan ere, Herrira-k «Uribetxebarria eta gaixo dauden gainerako hamahiru preso politikoak askatzearen alde eta espetxe politika anker hau aldatzearen alde» dauden guztiak gonbidatu ditu bertara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.