EUSKAL HERRIRA

Herrira mugimenduak dei egin du bihar Txuriren aldeko manifestazioan parte hartzera

Jose Mari Perez 'Txuri' euskal presoa aska dezatela eskatzeko, manifestazioa egingo dute bihar Zarautzen; udaletxe aurrean hasiko da, 18:00etatik aurrera. Era berean, hileko azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute. Espetxe politika konponbideari begira aldatzeko beharra azpimarratu dute. 

2012ko otsailaren 10a
18:57
Entzun

Herrira mugimenduak herritarrei dei egin dei espetxe politikaren aurka mobilizatzen jarraitzera. Bihar, Jose Mari Perez Txuri presoa askatzea eskatzeko manifestazioa izango da Zarautzen, 18:00etatik aurrera; udaletxe aurrean hasiko da. Bestalde, hilaren azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute, besteak beste, gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten presoen egoera salatzeko. 

Mugimenduak Bilbon egin duen agerraldian gogorarazi du Jose Mari Perez Txuri euskal presoak (Zarautz) duela lau urtetik libre egon behar zuela, eta presoen aurkako salbuespen politika gaitzetsi du. Era berean, Txus Martin eta Iñaki Erro presoen egoera ere larria dela adierazi du, eta haiek ere aska ditzatela eskatu. 

Herrira mugimenduak espetxe politika konponbideari begira aldatzeko beharra azpimarratu du. Hala, euskal presoei aplikatzen zaizkien "muturreko" eta "salbuespeneko" neurriak salatu ditu, eta egungo espetxe politikak dituen ondorio kaltegarriak bukatzeko eskatu du: 197/2006 doktrinaren aplikazioa eta sakabanaketa, batik bat. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.