euskal presoak

Herrirak preso gaixoak aske uzteko eskatu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Txus Martin presoaren egoera bereziki salatu dute. Zabaiako espetxean bakarrik geratzea bere osasunarentzat "oso kaltegarria" izan daitekeela ohartarazi dute.

2012ko otsailaren 24a
14:19
Entzun

Herrira mugimenduak elkarretaratzeak egin ditu gaur eguerdian Donostiako, Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko ospitaletan, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko.

Jon Garai Herrira mugimenduko kideak adierazi du bereziki "kezkagarria" dela Txus Martinen egoera. "Gaixotasun psikologiko larria" duela jakinarazi du, eta Zabaiako espetxean "bakarrik" geratuko dela salatu du, harekin zegoen presoa lekualdatuko dutelako. Hori "oso kaltegarria" izan daiteke bere osasunarentzat, Garairen arabera. 

"Kolektibo oso bati salbuespen neurriak aplikatzen dizkion espetxe politika" daramatela gaitzetsi du Garaik, eta "larritzat" jo du "gobernuak milaka pertsonaren oinazearekin jolastea". 

Iruñeko agerraldian Dabid Mendaza Osasunbideako langileak osasun profesionalen artean egiten ari diren sinadura bilketa aurkeztu du. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.