#sfk15

Herritar askok gogoratu dute German Rodriguez haren hilketaren 37. urteurrenean

Joseba Asironen parte hartzea eskertu du 78ko Sanferminak Gogoan platafomak; lehendabiziko aldiz izan da Iruñeko alkatea omenaldian.

Joseba Asiron, German Rodriguezen aldeko omenaldian. Iruñeko Udalak lehendabizikoz hartu du parte omenaldian. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 8a
07:34
Entzun

Iruñeko Orreaga etorbidean, German Rodriguezen omenez jarritako oroitarriaren inguruan, jende asko bildu da duela 37 urteko sanferminetan Poliziaren tiroek hil zuten iruindarra omentzera. Haren senitartekoekin ziren, besteak beste, Angel Berrueta, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren senitartekoak.

Aurten lehendabizikoz hartu du parte Iruñeko alkateak. Eta 78ko Sanferminak Gogoan platafomak nabarmendu eta eskertu egin du Joseba Asironen presentzia. "Behingoz, Iruñeko Udalak memoria aldarri duen gizarte mugimenduarekin bat egiten duela bistaratu da". 

Platafomak gogorarazi du German Rodriguezen hilketarekin herri osoari egin zitzaiola eraso. "Goberrnu batek egin zuen, eta auzitegiek inpunitatez jardun dute. Inor ez da akusatu, inor ez da epaitu, eta eragindako mina ez da erreparatu. Barkamena ere ez digute eskatu".

Udalei esku hartzeko eskaera

Aldaketa politikoa memoria berreskuratzeko bidean ere nabaritu behar dela esan dute, eta, bide horretan, Nafarroako udal guztiei eta Nafarroako Parlamentuari dei egin diete auzitegietan esku har dezaten "1936tik aurrera izan diren tortura, desagerketa eta hilketa kasuetan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.