Nekane Garmendia, Gotzone Errekondo eta Santi Merino EEK-ko behin-behineko zuzendaritzako kideen arabera, Bildu, Amaiur eta EH Bildu dira alderdi sortu berriaren "espazio naturala", baina zehaztu dute hiru koalizio horiek hauteskunde koalizioak direla eta ez direla egituratu erakunde egonkor gisara.
Haien ustez, indar independentista guztiek lan egin behar dute erakunde egonkor bat eratzeko, "hauteskunde koalizio bat izatetik harago". Gainera, balizko erakunde horri Herritar Batasuna izena jarri diote.
Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkideak ongietorria eman zion EEKren sorrerari, eta elkarlanean aritzeko borondatea azaldu zuen. Mintegiren hitzak eskertu dituzte alderdiaren sustatzaileek.