Euskal Herriaren eskubideen alde lelopean, hilaren 14rako hainbat herritarrek deitutako Donostiako manifestazioa debekatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, Dignidad y Justiciak aurreko astean aurkeztutako eskaeran oinarrituta. Manifestazio horrek "terrorismoa" goratzeko asmoa duela adierazi dute. Hori esateko, Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren txostenetan oinarritu dira.
Erabakia hartzea Santiago Pedraz epaileari dagokio, baina epaile horren ordezkapen lanak egiten ari den Fernando Andreu epaileak hartuko du manifestazioa baimentzeko edo debekatzeko erabakia hurrengo orduetan.
Politika
Herritar talde batek larunbaterako Donostian deitutako manifestazioa debekatzeko eskatu du Fiskaltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu