Hondakinak

Herritar ugari ari dira parte hartzen Legazpiko galdeketan

'Birziklapena bai, atez atekorik ez' plataformak 1.937 boto zenbatu ditu lehen sei orduetan. 

urtzi urkizu
2013ko apirilaren 20a
21:39
Entzun

Bosgarren kontenedorearen alde ala atez atekoaren alde Legazpiko herritarrek aukera dezaten, herri galdeketa antolatu du asteburu honetan 'Birziklapena bai, atez atekorik ez' plataformak. Legazpiko herritar ugari ari dira boto ematen, eta parte hartzearekin "pozik" azaldu da plataformako bozeramaile Mikel Alberdi: "Oso ondo doa. Eskolak ireki eta berehala hasi da jendea etortzen. Balorazio positiboa egiten dugu". Bozkatzera joan ezin duenak botoa beste baten esku uzteko aukera du galdeketan. Lehen sei orduetan 1.937 boto zenbatu dituzte. 

Igandean 20:00etan jakingo dira galdeketaren emaitzak. Astelehenean, plataformak Legazpiko alkateari emango dizkio emaitza horiek. 

Udaletxe parean, Legazpiko Ernaik parodia bat prestatu du, zirku itxurarekin. Halaber, hondakin bilketa sistemen inguruko panel batzuk jarri dituzte. "Legazpin EAJ gogor ari da, bere negozioa defendatu beharra du eta horretarako, guztiak balio du. Errauste plantaren diru iturriak begietan dizdira sorrarazten dio EAJri, ezin du dirua burutik kendu. Eta, EH Bilduren aurka jarri da itsu-itsuan, birziklatzeko helburua ahaztuta", salatu du Ernaik.

Legazpikoa ez da hondakinen inguruan egiten den aurreneko galdeketa. 2010. urteko otsailean, Usurbilen egin zuten galdeketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.