Herritarrak baino gehiago eraikuntza enpresak babestea egotzi dio NaBaik foru gobernuari
Nafarroa Bairen aburuz, etexebizitzaren eskubidea bermatzea une honetan «bereziki garrantzitsua» da. Hori dela eta, koalizioak hainbat ekimen erregistratu ditu Nafarroako Parlamentuan: hutsik dauden etxebizitzak babes ofizialeko sisteman sartzeko ikerketa bat egitea, babes ofizialeko etxebizitzen gaineko kontrola zorroztea, alokairu publikoa merkeagoa izan dadin neurriak hartzea eta Nafarroako Gobernuak herritarren eta aurrezki kutxen arteko harremanean esku-hartzea babestea, lehendabizikoen egoera hobetzeko helburuz. Proposatutako neurriak azaldu ahala, Nafarroako Gobernuak babes ofizialeko etxebizitzak «neurririk gabe» eraikitzen dituela salatu du NaBaik, «herritarrak baino, eraikuntza enpresak babestu nahi ditutelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu