Herritarrak era "masiboan" mobilizatzera deitu dituzte sindikatuek

2013ko maiatzaren 25a
16:38
Entzun

ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek deituta, manifestazio bat egin dute gaur eguerdian Iruñean. Datorren osteguneko greba orokorrean modu "masiboan" kalera ateratzeko deia egin dute sindikatuek, "larriagotzen ari den krisi egoerari" aurre egiteko.

Juanan Iriarte ESK-ko ordezkariaren arabera, herritarrak "sumina pilatzen" ari dira eta "lanuzte handi batekin" erantzun behar diote egoerari. Halaber, adierazi du greba orokorrera deitzen dutela Espainiako eta Nafarroako gobernuak eta Eusko Jaurlaritza hartzen ari diren neurriei kontra egiteko: "Krisiaren ondorioetan sakontzen ari dira".

Gaur arratsaldean Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo dituzte manifestazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.