Euskaltegiak helduen euskalduntze eta alfabetatze lanetan eragile ezinbestekoak direla oroitarazteko eta herritarrak euskara ikastera animatzeko, agerraldia egin dute 70 pertsona ezagunek baino gehiagok. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin dute agerraldia. Politika, kultura, herri mugimendu eta kirol arloetako pertsonek sinatu dute agiria, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak haien izenean irakurri du agiria, Zatoz euskaltegira izena hartu duena.
Nabarmentzekoa da EAJko, ezker abertzaleko, PSE-EEko eta PPko kideek bat egin dutela agiriarekin. Esaterako, Andoni Ortuzar EAJren EBBko kideak, Marije Fullaondo ezker abertzaleko bozeramaileak, Laura Garriko PPko kideak eta Vicente Reyes PSE-EEko Hezkuntza eta Kultura idazkariak sinatu dute agiria.
Euskara herritar "guztien zeregina" da, agiriaren sinatzaileen esanetan. "Garai latzak ditugu", seinalatu du Andres Urrutiak, diru eskasiak eta "baliabide ekonomiko urriak" gogora ekarriz. Euskara, garaiotan, "gainditu beharko ez litzatekeen lerro gorria" dela erantsi du segidan. Krisiak ez liekeela euskalduntze politikei eragin behar adierazi du: "Ez baditugu gure gizartea eta bizikidetza pobretu nahi".
Euskaltegien lana goraipatu dute agiriaren sinatzaileek. "Irakaskuntza da euskararen normatibizazio eta normalizazio esparruetan arlo esanguratsua eta aproposa", adierazi du Urrutiak.
Euskara ikasteko arrazoiak norberarenak direla aipatu du euskaltzainburuak, baina euskaraz ikasten hastea denentzat "aberasgarri eta suspergarri" dela nabarmendu du: "Gure izatea hobeto ezagutzen dugu, gure inguruaren izenak eta izanak egokiago barneratzen ditugu eta gauza gara gure sentimenduak euskaraz kanporatzeko, gure lana euskaraz egiteko, gure lagun taldean euskaraz aritzeko... Hitz batez esateko: geureago eta aldi berean zabalago eta irekiagoak izateko". Horretarako, euskaltegiak "gidari" direla oroitarazi du.
Deialdiarekin bat egin duten pertsonak:
Amets Arzallus. Bertsolaria
Ana Izagirre. EHGEko koordinatzaile ohia
Andoni Ortuzar. EAJren EBBko kidea
Andoni Sarriegi. Euskal idazleen elkartea
Andres Urrutia. Euskaltzainburua
Alexis Apraiz. Pilotaria
Arritxu Zelaia. Artez Aholkularitza zerbitzua
Asier Muniain. Surflaria
Axular Etxaburu. Bilboko Kafe Antzokiko kidea
Edurne Larrañaga. LABeko euskara arduraduna
Igone Lamarain. EHEko kidea
Imanol Landa. Getxoko alkatea
Iñaki Larrañaga. Algara konpartsako kidea
Iñaki Uribe. HABEko zuzendaria
Irune Uria. BIGEko teknikaria
Jabier Lauzirika. Bilbo Hiria irratia
Jon Bilbao. Bilboko Udaleko ordezkaria
Jon Urdangarin. Maizpide barnetegia
Jose Angel Iribar. Futbolari ohia
Jose Mari Gorroño. Gernika-Lumoko alkatea
Jose Artetxe. Deia-ko kazetaria
Josu Zabala. Musikaria
Joanmari Larrarte. BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria
Karmele Aierbe. Ezker abertzaleko kidea
Kirmen Uribe. Idazlea
Koldo Tellitu. Ikastolen Elkarteko presidentea
Koldo Zelestino. Kurkuluxetan umeguneko kidea
Laura Garrido. Euskadiko Alderdi Popularreko kidea
Leire Txakartegi. ELAko euskara arduraduna
Lorea Bilbao. EAJren EBBko kidea
Luigi Anselmi. Idazlea
Lurdes Auzmendi. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
Lurdes Imaz. EHIGEko koordinatzailea
Lutxo Egia. Idazlea
Mailu Lasarte. IKA sareko kidea
Marije Fullaondo. Ezker abertzaleko kidea
Mertxe Mugika. AEKren koordinatzaile nagusia
Mertxe Luzuriaga. Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa
Mikel Etxeberria. Aurten Bai barnetegia
Mireia Arginzoniz. Alternatibaren kidea
Miren Dobaran. Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zuzendari nagusia
Mikel Ansotegi. Aulestiko alkatea eta Uemako kidea
Xabin Anuzita. Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia
Mikel Barrios. Leizaur euskaltegia
Mikel Irizar. Topaguneko lehendakaria
Nekane Alonso. EAJren EBBko kidea
Pablo Berasaluze. Pilotaria
Paul Bilbao. Kontseiluko idazkari nagusia
Patxi Agirregomezkorta. Batuz euskaltegien sarea
Patxi Baztarrika. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohia
Rafa Rueda. Musikaria
Roberto San Salvador. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio, Eleaniztasuneko eta Gizarte Zabalkunderako errektoreordea
Vicente Reyes. PSE-EEko Hezkuntza eta Kulturako idazkaria
Xabier Monasterio. Idazlea
Zigor Etxeburua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria
Ondokoak ezin izan dira agerraldira joan, baina agiriarekin bat egin dute:
Ilazki Serrano. Kazetaria eta telebista aurkezlea
Ines Osinaga. Kantaria eta soinularia
Jabier Ruiz de Larrinaga. Txirrindularia
Josu Urrutia. Athletic Clubeko presidentea
Julian Iantzi. Telebistako aurkezlea
Kike Amonarriz. Umorista, soziologoa eta telebista aurkezlea
Maider Unda. Kirolaria, brontzezko domina borroka librean
Mertxe Rodriguez, Marimotots. Pailazoa
Joxe Mari Agirretxe, Porrotx. Pailazoa
Aiora Zulaika, Pirritx. Pailazoa
Mikel Urdangarin. Kantaria
Pello Salaburu. Euskaltzaina, idazlea eta EHUko errektore ohia
Anje Duhalde.Musikaria
Mikel Urbeltz. Argia dantza taldeko kidea
Juan Carlos Etxegoien, Xamar. Soziolinguista
Jose Angel Irigarai. Ohorezko euskaltzaina eta idazlea
Juan Antonio Urbeltz. Koreografoa eta folklorista
Teo Etxaburu. Zenbat Gara elkarteko kidea
Pedro Elis Igartua. Musika aditua eta irakaslea