EH Bilduko lau sailburugai. Julen Arzuaga

Herritarren Askatasunen Saila

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Giza eskubideen arloan lan eskerga egindakoa da Julen Arzuaga. Laudiokoa da sortzez (Araba), eta Berrizen bizi da (Bizkaia). Hain justu, hango udalean lan egiten du, Enplegu eta Herri Garapenerako teknikari. 40 urte ditu.

Zuzenbideko lizentziaduna da (EHU); Giza Eskubideen Espezialista graduondokoa egina du, eta Zuzenbide Konstituzionaleko doktoretza prestatzen ari da.

2000tik 2004ra Nazio Batuetan aritu zen, Herrien Eskubide eta Askapenaren Aldeko Nazioarteko Liga GKEaren ordezkari gisa, eta 2004tik 2009ra ,Torturaren Aurkako Nazioarteko Elkartea GKEren ordezkari gisa. Urte horietan, Europako Abokatu Demokraten Elkartean ordezkaria ere izan zen. Giza Eskubideen Behatokian ere aritua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.