konponbideari begira

Herritarren ekarpenak bildu nahi dituzte bake prozesua bultzatzeko foroaren harira

Martxoaren 14 eta 15erako Bilbon eta Iruñean Foro Soziala antolatu dute Lokarrik eta Bake Bideak. Aurretik, hainbat galdetegi herritarren eskura jarri dituzte, haien ekarpenak jasotzeko.

2013ko martxoaren 1a
16:05
Entzun

Galdetegi bakoitzak hainbat gai biltzen ditu: armagabetzea, preso eta iheslariak eta giza eskubideak, besteak beste. Horiekin, aurrera egiteko lagungarriak izan daitezkeen ideia edo proposamen batzuk zehazteko eskatu dute.

Galdetegiak norbanakoek edo taldeek erantzun ahalko dituzte. Eskatutako datuak partaideen profilaren estatistika egiteko soilik erabiliko dira, emandako iritziekin lotu gabe. Erantzunak ez dira publikoak izango, galdetegietan jasotako iritzien pribatutasuna bermatuko da.

Erantzunak bidaltzeko epea martxoaren 14an bukatuko da.

Foroan euskal preso eta iheslarien auzia eta ETAren desarmatzea bideratzeko agenda definitu beharra, giza eskubide eta askatasun demokratiko guztien bermea eta bizikidetzarako oinarriak jartzeko iraganari aurre egiteko modua izango dituzte hizpide. Euskal Herriko eragileena ez ezik, nazioarteko kideen babesa ere izango du Foro Sozialak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.