komunikazioa

Herritarren eta eragileen babesa jaso du Euskalerria irratiak

Atzo iluntzean Nafarroako Jauregiaren aurrean bildu ziren elkarretaratze jendetsu batean.

2013ko martxoaren 7a
11:27
Entzun

Euskalerria irratiak badu herritarren baimena. Hori agerian utzi zuten atzo irratiko kideekin bat egin zuten pertsonek. Euriari aurre eginez, elkarretaratze jendetsua egin zuten Nafarroako Jauregiaren aurrean, gobernuak lizentzia ukatu arren irratiko langileek gizartearen baimena badutela nabarmentzeko.

Hamaika alderdik, sindikatuk, idazlek, kazetarik eta kirolarik bat egin zuten. Lizentzia emateko eskatu zioten gobernuari. Hori irudikatzeko, Euskalerria irratiaren ikurra irudikatu zuten gobernuaren egoitzako horman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.