Herritarren jokabidea "eredugarria" izan dela nabarmendu du Eleak mugimenduak

2013ko urriaren 14a
16:50
Entzun

Lehen balorazioa plazaratu du Eleak mugimenduak, Espainiako Poliziak Luis Goñi atxilo eraman ostean: "Bidegabea da egiten ari direna. Horregatik euren legeen eta justiziaren artean hautatzera behartzen bagaituzte, justiziaren alde egingo dugu zalantzarik gabe". Jendearen jokabidea “eredugarria” izan dela nabarmendu dute: “Masiboa eta desobedientea da. Urrats bat gehiago izan da, eta gehiago etorriko dira, jendeak erakutsi baitu hori dela bidea”.

Maider Caminos eledunak gaineratu du herritarrek Nabarreria plazan Goñirekiko azaldutako konpromisoa “itzela” izan dela. “Horregatik bakarrik pentsatzen dugu gaurko helburua bete dugula guztiz. Horren aurrean berriz ikusi dugu Poliziak bortizkeria erabili behar izan duela Luis eramateko”.

Caminosek gogora ekarri du Euskal Herri osoan 300 pertsona daudela auzipetuta bere militantzia politikoagatik: “Jarraitu behar dugu herri harresiak eraikitzen haien inguruan, babesa eraikitzen, konpromisoa eraikitzen”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.