Errepideak

Herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak, bart gauean Iurretan izan den harrapaketa argitzeko

Gizonezko bat hil da bart gauerdi inguruan A-8 autopistan, Iurreta (Bizkaia) parean, auto batek harrapatuta. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gertatutakoa argitzeko.

2005eko urriaren 20a
10:44
Entzun
Atzo, 23:55 aldera jazo zen ezbeharra: Citroen Xsara auto batek 49 urteko gizonezko bat harrapatu du, Iurreta bertakoa, eta segituan hil da. Autopistako ordainlekutik ehun bat metrora gertatu da harrapaketa, Bilborako noranzkoan.

Istripua dela eta, autopista itxita egon da zenbait orduz, baina dagoeneko ez dago arazorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.