GIZARTEA

Herritarren Segurtasunerako Legean urrats bat atzera egin du Madrilek

Erakundeetako eraikinen aurrean protesta egiteagatik iragarritako isunak murriztu ditu.

2013ko azaroaren 28a
14:02
Entzun

Espainiako Estatu Idazkarien eta Idazkariordeen Batzordeak zuzendu egin ditu Herritarren Segurtasunerako Lege aurreproiektuan jasotako hainbat zigor.

Esaterako, Erakunde publikoetako eraikinen aurrean baimenik gabe protesta egitea "oso larria" izatetik "larria" izatera igaroko da; hala, kasu horietan gehienera ezarriko den isuna ez da 600.000 eurokoa izango, 30.000 eurokoa baizik. Halaber, poliziei iraintzea arau hauste "larria" izatetik "arina" izatera igaroko da.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak bihar eramango du lege aurreproiektua ministroen kontseilura. Bihar zortzi eraman behar zuen egitasmoa kontseilura, baina atzeratu egin zuen, xehetasun batzuk zehazteko falta zirela eta.

Hainbat alor arautu nahi ditu Madrilek Herritarren Segurtasunerako Legearen bidez; besteak beste, kirol ekitaldiak, escrache-ak eta zenbait azpiegituretarako martxak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.