"Estatuko Fiskaltza Nagusiak, Barne Ministerioaren eta Estatutako Abokatuaren laguntzarekin, hartu ditu dagoeneko Alderdien Legeari iruzur egin diezaiokeen edozeni hautagaitzari berehala aurre egiteko neurriak", adierazi du Candido Conde-Pumpido fiska nagusiak HZk Europako hauteskundeetara aurkezteko aukerarik izango duenetz galdetu diotenean.
Aurretik, gaur goizean, Jaime Mayor Oreja PPren Europarako zerrendaburuak egin dituhautagaitza horren inguruko adierazpenak. Bere alderdia "zelatan" egongo dela iragarri du, hain justu, HZ Batasunak bultzatu duela salatu baitu egunotan PPk. "Zerrenda nortzuk osatzen dute aztertuko dugu, eta legeari iruzur egiten zaion edo ez. Zorrotzak izan nahi dugu legearekin. Alderdien Legea egin dugu dudarik gabe ETA diren taldeak , eta ETAren inguruan dauden taldeak, eta estrategia terrorista horrek bultzatzen dituen taldeak Espainiako demokrazian atzeko atetik sar daitezen eragozteko", adierazi du Mayor Orejak.
Herritarren Zerrendak, berriz, bihar amaitzen du Europako hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa, eta bihar arratsaldean aurkeztuko du Donostian hautagaitza. Bilketa Hego Euskal Herrian ari dira egiten, Espainiako legediaren arabera 40.000 sinadura behar baitira bozetan parte hartzeko. Frantzian ez dute halako baldintzarik. HZren bultzatzaileek aurreratu zuten Euskal Herri osoko 64 lagunek osatuko dutela zerrenda: Hego Euskal Herriko 54k eta Ipar Euskal Herriko hamarrek. Bultzatzaileek egitasmoaren aurkezpena egin zutenean agertu zuten beren xedea zela Euskal Herriaren nazio izaera Europan aldarrikatzea.
Politika
Herritarren Zerrendaren aurkako neurriak hartu direla iradoki du Espainiako fiskal nagusiak
Espainiako Alderdiaren Legeari iruzur egin diezaiokeen edozein hautagaitzaren aurka jada neurriak hartu direla esan du gaur Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiak, hain zuzen ere, kazetariek HZ Herritarren Zerrendak Europako hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango duenetz galdetu diotenean. Aurretik, PP "zelatan" izango dela iragarri du Jaime Mayor Orejak, "ETAren inguruko talderik Espaniako demokraziaren atzeko atetik sar ez dadin". Espainiako Alderdien Legearen bidez Baasuna ilegalizatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu