euskal presoak

Herritarron Epaia ekimen ibiltaria abiatu da, 197/2006 doktrina salatzeko

Tafallan hasi da, eta irailaren 14a bitartean herritarren ekarpen grafikoak jasoko ditu 80 herri eta hiritan. Goizean amnistiaren aldeko pintaketak egin dituzte iratxoz mozorrotutako zenbait lagunek Fresneseko eta Curtiseko espetxeetan.

2013ko ekainaren 8a
18:15
Entzun

"Euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaiola beste behin eskatzeko" abiatu da gaur Herrira mugimenduak sortutako Herritarron Epaia ekimen ibiltaria. 197/2006 doktrina salatu asmoz epaiak herritarren ekarpen grafikoak jasoko ditu ekainaren 8tik irailaren 14ra bitartean. Egun horretan, amaiera ekitaldia izango da Iruñeako Anaitasuna Pabiloian.

Tafallan gaur dozenaka auzokidek eta eragilek euren ekarpenak egin dituzte. Europako Giza Eskubidene Auzitegiak datozen hilabeteetan hartuko du Ines del Rio tafallarraren kasuaren inguruko azken erabakia. Tafallako ekitaldia eta gero, Euskal Herria osoko 80 herri eta hiri zeharkatuko ditu ekimenak.

Herriraren iritziz euskal gizarteak aspaldi eman du bere epaia Parot doktrinaren inguruan: "Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitu beharra dago konponbidera eta bakera hurbilduko gaituzten urratsak eman ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.