Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publikoen sailak, Mendiaren esku

2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Justizia eta Administrazio Publikoen sailburu Idoia Mendiak Herrizaingo sailburuaren kargua hartu zuen atzo, Rodolfo Aresen lekuan—joan den astean kargua utzi zuen—. Izendapena Ajuria Enean egindako ekitaldian egin zen ofizial. Bertan izan ziren, Mendiaz gain, Patxi Lopez lehendakaria eta Ares bera. Urriaren 21eko bozen ostean Jaurlaritza berria osatu bitartean, Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publikoen sailburu izango da Mendia, eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile ere bai. Euskaraz egin zuen ekitaldia, promesaren formula hautatuz eta eskua Gernikako Estatutuaren liburuaren gainean jarrita.

Urriaren 21eko bozen prozesu administratibo guztia antolatzea eta zuzentzea izango da Mendiaren egiteko nagusia Herrizaingo Sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.