JOSE ATANESEN HILKETA. GERTAKARIA ALEGIAN
Herrizaingo Saila isilik, gaia epaileen esku dagoelako
Gipuzkoako Ertzaintzaren prentsa bulegotik, Herrizaingo Sailak gaiari buruzko adierazpenik ez duela egingo erantzun zioten egunkari honi atzo arratsaldean, «gaia Justiziaren esku» dagoelako. Aferan nahastutako agentea zerbitzutik kendu ote duten ala ez, hori ere ez zuten argitu nahi izan. «Horri buruz ere ez daukagu ezer esateko, hori barneko afera delako». La Voz de Galicia egunkariak hala gertatu dela argitaratu zuen abenduaren 23an. Jose Atanes Rodriguez zenaren sendikoen arabera, agentea zerbitzutik kendu egin dutela esan zien Gabonetan euren auzibidea prestatzen ari den abokatuak, etxekoak Galizian zeudenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu